Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘hezkuntza’

Duela gutxi egindako bidai batean, enparantza txiki batean atseden hartzen ari nintzen bitartean, ume batzuk hasi ziren jolasten nire aurrean. Marokoseko hiri batean nengoen, Ouarzazaten hain zuzen ere, eta basamortuko eta herri txikitako jendearen elkartasunaz blai iritsi nintzen hiri handi horretara. Hasieran, nik uste nuen korrika baino ez zutela egiten, ziztu bizian joaten zirelako leku batetik bestera. Dirudienez, oker nengoen, modu horretan bi talde osatu zutelako eta, orduan bai, hasi ziren jolasten.

Talde batean militarrak zeuden eta, bestean, etsaiak. Armadan zeudenak “onak” ziren, noski, eta etsaiak harrapatu behar zituzten. Harrapatu ahala, preso gelditzen ziren besteak eta –nire harridurako- kartzeleroek denetarik egiten zieten “egia aitortzeko”. Etsaiei jipoitzearen keinuak egiten zizkioten eta –konforme gelditzen zirenean- preso moduan jartzen zituzten plazaren erdian. Presoak, inolako zaindaririk gabe, eskolako klaseetan baino askoz ere txintxoago zeuden, geldi-geldi eta serio-serio, beraien artean tutik esan gabe. Noizean behin kartzelero bat (makila batekin eskuan) joaten zen beraiengana, zerbait oihukatzen zien, tenteago jartzen zituen eta berriro alde egiten zuen “kartzelatik”. Jokoa amaitu zen etsai guztiak harrapatuta zeudenean, eta berriro hasi ziren, rolak aldatuta. Kartzeleroak zirenak, errebeldeak.

Goian dagoen argazkia oso ospetsua da. Espainiako Gerra Zibilean hartuta, arras ongi islatzen du gizarte zibilak pairatutako izua. Halako jokamoldeek, ume batzuen ikusita, hotzikara sortzen dute.

Gaur egun, Irakeko umeek, beraien eskoletan, bonbardaketak eta hildakoak marrazten dituzten bezala, Bartzelonako umeek ikusten zutena baino ez zuten egiten, baita Marokosekoek ere. Beraien aurrean dagoen gizartea marrazten ari dira guretzat, eta guk, hausnarketa sakon bat egin beharrean, “ume jokoak” direla esaten dugu, eta beste alde batera begiratzen dugu..

Zertan jolasten dute gaur egungo umeek gure gizartean? Askotan, gehienetan, bakarrik uzten ditugu, makina baten aurrean. Zein motatako gizartea nahi dugu? Bakardadearen gizartea, non bakoitza bere kabuz joaten den? Mota horretako gizartea eraiki nahi baldin badugu, primeran egiten ari gara, baina ez dakit nik nora eramango gaituen horrek…

Read Full Post »

Azkenean, hainbat arazo, saiakera eta oporren ondoren, lortu dugu geuk egindako lehen bideoa igotzen. Ikusiko duzuenez, kontu bat iriki dugu YouTuben ere bai. Gure kontura harpidetu nahi baldin baduzue, bilatu NabaizaleGazteok eta hortxe izango duzue. Hona hemen, beraz, martxoak 28an Iruñean egindako Nafarroa osoan euskaraz ikasteko eskubideen aldeko manifestazioaren kronikatxoa.

Read Full Post »